Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Greta

Liburuari buruz: 

Ø      “Greta” liburua Jasone Osorok idatzi zuen 2003. urtean eta Elkar argitaletxeak argitaratu zuen.

Ø      Liburu hau irakurri dut, Goizaldek utzi zidalako eta ez nituenez beste aukera askorik “Greta” hartzea erabaki nuen. Ez nuen idazle honen erreferentziarik ez ditudalako haren libururik irakurri.

Ø      Elkar argitaletxearen web orrian (http://www.elkar.com/) aurki daiteke liburu honen laburpena:

    Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta, ongi bereizten ditu pertsonak eta andrakilak, eta ezkontzekotan da bere betiko andregaiarekin: Anarekin. Anari, baina, gehiegizkoa irudituko zaio Oskarrek panpinarekin duen harreman estu, ia menpekotasunezko hori, eta hautu bat egitera behartuko du: edo Greta edo ni.  

Ø     Hona hemen “Greta” liburuaren irudia: 

GRETA
   Liburua irakurri ostean: 

Ø      Liburua gustatu egin zait. Hasieran, ez zeukan zentzu askorik protagonista maniki bat baitzen eta pertsona bat balitz bezala hartzen zutelako, baina Oskar hirira ailegatzen den momentuan dena aldatu egiten da eta harrapatu ninduen liburuak. Gehien gustatu zaidana bukaeran gertatuko zena ez jakitea izan da, liburu gehienetan bukatu aurretik jakin daiteke nolakoa izango den amaiera baina honetan ezinezkoa da. 

Ø      Liburu hau interesez irakurri dut, gustatu zaidalako baina ez nuenez denborarik azterketa ugari nituelako ez dut behar beste gozatu. Gainera bukaeran hotz gelditu naiz ez delako agertzen amaiera finko bat baizik eta atea zabalik usten du aukera askotarako. 

Ø      Irakurtzeko denbora duen edonori gomendatuko nioke istorio arraro baina polita delako eta bertan sentimendu desberdin ugari agertzen direlako oso ondo deskribatuta. 

Ø      Jasone Osororen beste liburu bat irakurriko nuke seguru, irudimen galanta duelako eta oso modu dotorean deskribatzen dituelako gertakariak. 

Ø      Bi narrazio liburu idatzi zituen interesgarriak izan ahal direnak: “Tentazioak” eta “Korapiloak”.

Iruzkinak

Itsaslabarreko etxea – Egin beharrekoak

  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
  • Joanari zergatik gertatzen zaio hain nabarmen 16 urte dituelako uda hori? Ba al duzu Joanarekin antzekotasunik? Zein?

Ø      Bai, liburu osoa irakurri dut. Hasieran ez zitzaidan batere gustatu ez zirelako gauza interesgarririk gertatzen baina gero, hobetzen joan zen. Joana itsaslabarreko etxera joan zenean lehenengo aldiz, hasi zitzaidan gustatzen liburua misterio apur bat agertzen zelako. Bukaera harrigarria da, ez nuen espero eta sorpresa handia hartu nuen baina ondo iruditu zait horrela amaitzea, eta ez bukatzea liburu guztien antzera.

  

Ø      Joana, bere koaderno morea irakurriz 16 urte zituenean gertatu zitzaion gertakariak kontzatzen dite. Beti gustatu izan zaio itsaslabarrera joatea bera bakarrik igeri egiteko eta bere gauzetan pentsatzeko. Egun batean euria egiten ari zela harpa baten musika entzun zuen, eta inoiz ikusi ez zuen etxe batetik ateratzen zen. Hotza eta beldurraren ondorioz korrika joan zen bertatik baina koaderno morea erori zitzaion konturatu gabe. Bi egunen buruan, bere maiteminduarekin, Alainekin, joan zen bertara bere koaderno kuttuna berreskuratzeko. Baina Alain oso kuxkuxeroa zenez etxe barrura sartu ziren miatzera baina korrika joan ziren beldurra zela eta. Joanaren herriko festetan, norbaitek papertxo bat eman zion eta etxe horretara bueltatzeko gonbidapena zenez, Alainekin itsaslabarreko etxera joan zen. Bertan bi emakume zeuden batak Dolores izenekoa eta besteak esaten zuen Zorione Lope de Loizaga deitzen zela eta Joanaren amamak kontatutako istorioaren arabera, etxe horretako jabearen arreba zen. Honek, Joanaren amama kontatutako istorio bera kontatu zieten hauek biei. Kaiet Lope de Solaizek Ameriketan egon ondoren Lucille Saint-Angekin bueltatu zen, bere emaztea. Kontatu zieten Kaiet hil zela auto istripu batean eta Lucille erre egin zela bere etxearekin batera. Ikaraturik joan ziren Joana eta Alainek, baina azkenean neska konturatu zen emakume hark ez zela Zorione Lucille baizik. Alainek bere kabuz itzuli zen itsaslabarrera eta bueltatzen ez zenez Joanak bere bila joan zen. Ailegatu zenean Doloresek kontatu zion Lucille deabrua zela eta seme bat izan nahi zuela eta horretarako Alain erabiltzen ari zela, eta hori esan ondoren bere burua leihotik bota zuen. Joana Amainen bila joan zen beste logelara, baina etxea sutan hasi zen eta ezin izan zuen atera. Poliziak bakarrik aurkitu zuen Alain hilda eta Joana minduta ez beste besterik. Pentsatu zuten Joana gezurretan ari zela baina, orain arte igarotako denboran ez du inoiz ahaztu gertakari hori.

Iruzkinak (2)

Kutsidazu bidea, Ixabel!

  • Bai, liburu osoa irakurri dut.

 

  • Liburu nahiko polita iruditu zait, gainera irakurtzeko erraza eta momentu askotan oso barregarria kontatzen dituen gauzak edonori gerta ahal dakizkiolako eta errealitate maila hori benetan freskagarria da irakurri ditudan beste euskarazko liburuekin alderatuz

 

  • Juan Martin donostiarra hainbat urtez ibili da euskara ikasten euskaltegietan baina azkenean erabaki du baserri batera joatea “benetako” hizkuntza ikasteko. Ailegatzean konturatzen da ez dela hain erraza izango, ez die batere ulertzen baserritarrei, bakarrik Ixabeli eta gainera baserriko lanak egin behar ditu eta oso traketsa da horretan ere eta horrek hainbat egoera barregarriak sortu ditu liburuan zehar. Egunero klasera joan behar da eta ikustekoak pasatzen ditu eskolaraino ailegatzeko, oso urrun dagoelako eta galdu egiten delako. Bertan jende oso desberdina topatzen du: apaiza, harakina… eta haien laguna egiten da. Baina benetan inportatzen zaiona Juan Martini ez da ezin lo egitea edo belarrari alergia izatea, baizik eta Ixabel. Lehenengo momentutik beraz maitemintzen da eta hainbat momentu lotsagarriren ondorioz elkarrekin bukatzen dute. Gutxika-gutxika Juan Martinek hobeto ulertzen du euskara baserritarren ahoan eta oso pozik dago, baina beti bezala etxera bueltatzeko ordua ailegatzen da eta joaten denean, benetan zoriontsu sentitzen da asko ikasi duelako eta gainera Ixabel bezalako pertsona bat ezagutu duelako.

  

  • Egia esanda behin baino gehiagotan sentitu naiz Juan Martin bezala. Nire udako herrira euskaldun asko joaten dira eta gehienetan euskaraz hitz egiten dute eta batzuetan zer edo zer esaten didatenean esan behar diet berriro errepikatzeko mesedez ez dudalako piperrik ulertu eta barre egiten dute eta astiroago esaten didate. Momentu hauetan lotsa handia sentitzen dut baina lagun artean nagoenez ez da hainbesterainokoa.

 Ez dut gehiegi gogoratzen nola hitz egiten zuen bakoitzak orain dela hilabete bat irakurri nuelako liburua, baina askotan hitz egiten nagoenean eta ez dakidanean nola adierazi esan nahi dudana “erdarakadak” erabiltzen ditut.

Iruzkinak (2)

EGIA ETA GEZURRA

Kaixo irakurle guztioi!

Egia eta gezurra… Gai zaila benetan baina espero dut ongi egitea.

Gehienetan, egia esatea da onena baina beste batzutan gezur txiki bat esatea ez dago txarto. Arazoa da gero eta gezur gehiago esaten ditugula eta ohitzen hasiak garela eta hori bai arazoa izan daitekeela.

Beti hasten gara berdin, gezur txiki bat esanez eta gezur hori estaltzeko beste gezur bat eta beste bat eta beste bat… eta azkenean harrapatzen zaituzte eta gezurrak esaten jarraitzen duzu: nik ez nuen hori esan…, nik ez nuen hori apurtu… Baina beranduegi da denok dakite gezurra esan duzula eta orain txarto begiratzen zaituzte eta oso txarto sentitzen zara. Orain da momentua pentsatzeko gezurran hasteko zergatia eta zergatik ez zenuen hasieratik egia esan eta arazo hauek burutik kendu.

Argi dago egia esatea  dela biderik zuzenena norbaitekin konpontzeko nahiz eta askotan ez izan biderik errazena edo gustokoena baina azken finean, egia esaten askoz hobeto sentitzen zara.

Baina kasu batzuetan gezurra esatea ez dago hain txarto. Adibidez, zure lagun batek gustoko ez duzun arropa erosi du eta galdetzen dizu zer pentsatzen duzun. Momentu horretan nire ustez beharrezkoa da gezur txiki bat ondo geratzeko eta zure laguna pozik egoteko.

 Hau guztiaren ostean, nire ondorioa oso argi dago, egia esatea da onena baina batzuetan gezur txiki bat esatea jende pozik egoteko ez dago txarto.

 Besterik gabe, hurrengora arte

Jone

Iruzkinak (5)

Datozen asteetarako zeregina

Egun on:

Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

Iruzkinak

Sarrera

Blog hau egin behar izan dut Koldok esan didalako baina oraindik ez dakit nola erabiltzen den, horregatik nago ikertzen nola dabilen. Ez dakit zertarako erabiliko dugun blog hau baina ondo iruditzen zait ideia berria delako, bestela aspergarriegia izango litzateke urtero urtero gauza berdinak egitea eta honen bidez informatika eta euskera elkartzen ditugu. Beno, hau idatzi ostean, webgune hau nola dabilen ikasteko, arakatzen jarraituko dut.

Jone Fernández

Iruzkinak (8)

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios