Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

EGIA ETA GEZURRA

Kaixo irakurle guztioi!

Egia eta gezurra… Gai zaila benetan baina espero dut ongi egitea.

Gehienetan, egia esatea da onena baina beste batzutan gezur txiki bat esatea ez dago txarto. Arazoa da gero eta gezur gehiago esaten ditugula eta ohitzen hasiak garela eta hori bai arazoa izan daitekeela.

Beti hasten gara berdin, gezur txiki bat esanez eta gezur hori estaltzeko beste gezur bat eta beste bat eta beste bat… eta azkenean harrapatzen zaituzte eta gezurrak esaten jarraitzen duzu: nik ez nuen hori esan…, nik ez nuen hori apurtu… Baina beranduegi da denok dakite gezurra esan duzula eta orain txarto begiratzen zaituzte eta oso txarto sentitzen zara. Orain da momentua pentsatzeko gezurran hasteko zergatia eta zergatik ez zenuen hasieratik egia esan eta arazo hauek burutik kendu.

Argi dago egia esatea  dela biderik zuzenena norbaitekin konpontzeko nahiz eta askotan ez izan biderik errazena edo gustokoena baina azken finean, egia esaten askoz hobeto sentitzen zara.

Baina kasu batzuetan gezurra esatea ez dago hain txarto. Adibidez, zure lagun batek gustoko ez duzun arropa erosi du eta galdetzen dizu zer pentsatzen duzun. Momentu horretan nire ustez beharrezkoa da gezur txiki bat ondo geratzeko eta zure laguna pozik egoteko.

 Hau guztiaren ostean, nire ondorioa oso argi dago, egia esatea da onena baina batzuetan gezur txiki bat esatea jende pozik egoteko ez dago txarto.

 Besterik gabe, hurrengora arte

Jone

zabaldubildudel.icio.us

5 Iruzkin »

  1. idoia2 -ek esandakoa:,

    2008 Abendua 17 @ 8:08 am

    Joneeee!!!! zure idatziarekin ados nago.
    Eta segi horrela, zure idazkera politarekin ;)

    ¡¡¡musu handii bat!!!

  2. irati3 -ek esandakoa:,

    2008 Abendua 17 @ 8:28 am

    Joneee!!!

    PRIMERAN!! gainera zure iritziarekin bat nator!!

    musuu handiaa!!

    Iratiii

  3. iraide -ek esandakoa:,

    2009 Urtarrila 14 @ 8:25 am

    jonecii!!
    gezurrETAN ari zara nire ustez, nataliak iritzi bera dauka.
    ondo dagoela uste dut baina nik ez nekien gezur txiki horiek gustuko zenituela =P

    aiO*

  4. mariam -ek esandakoa:,

    2009 Urtarrila 14 @ 8:41 am

    Jone, Jone gezurtero txiki bat zara ehhh!!
    Oso ondo landuta, jarraitu honela

    Musu bat

  5. imanol7 -ek esandakoa:,

    2009 Urtarrila 14 @ 8:48 am

    gustatu zait, baina nik uste dut egia eta gezurra lotuta daudela

    aio!!!!

Istorio honen iruzkinen RSS jarioa · Aipuaren URIa

Iruzkin bat idatzi

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios