Kutsidazu bidea, Ixabel!
- Bai, liburu osoa irakurri dut.
- Liburu nahiko polita iruditu zait, gainera irakurtzeko erraza eta momentu askotan oso barregarria kontatzen dituen gauzak edonori gerta ahal dakizkiolako eta errealitate maila hori benetan freskagarria da irakurri ditudan beste euskarazko liburuekin alderatuz
- Juan Martin donostiarra hainbat urtez ibili da euskara ikasten euskaltegietan baina azkenean erabaki du baserri batera joatea “benetako” hizkuntza ikasteko. Ailegatzean konturatzen da ez dela hain erraza izango, ez die batere ulertzen baserritarrei, bakarrik Ixabeli eta gainera baserriko lanak egin behar ditu eta oso traketsa da horretan ere eta horrek hainbat egoera barregarriak sortu ditu liburuan zehar. Egunero klasera joan behar da eta ikustekoak pasatzen ditu eskolaraino ailegatzeko, oso urrun dagoelako eta galdu egiten delako. Bertan jende oso desberdina topatzen du: apaiza, harakina… eta haien laguna egiten da. Baina benetan inportatzen zaiona Juan Martini ez da ezin lo egitea edo belarrari alergia izatea, baizik eta Ixabel. Lehenengo momentutik beraz maitemintzen da eta hainbat momentu lotsagarriren ondorioz elkarrekin bukatzen dute. Gutxika-gutxika Juan Martinek hobeto ulertzen du euskara baserritarren ahoan eta oso pozik dago, baina beti bezala etxera bueltatzeko ordua ailegatzen da eta joaten denean, benetan zoriontsu sentitzen da asko ikasi duelako eta gainera Ixabel bezalako pertsona bat ezagutu duelako.
- Egia esanda behin baino gehiagotan sentitu naiz Juan Martin bezala. Nire udako herrira euskaldun asko joaten dira eta gehienetan euskaraz hitz egiten dute eta batzuetan zer edo zer esaten didatenean esan behar diet berriro errepikatzeko mesedez ez dudalako piperrik ulertu eta barre egiten dute eta astiroago esaten didate. Momentu hauetan lotsa handia sentitzen dut baina lagun artean nagoenez ez da hainbesterainokoa.
Ez dut gehiegi gogoratzen nola hitz egiten zuen bakoitzak orain dela hilabete bat irakurri nuelako liburua, baina askotan hitz egiten nagoenean eta ez dakidanean nola adierazi esan nahi dudana “erdarakadak” erabiltzen ditut.

iraide -ek esandakoa:,
2009 Martxoa 4 @ 8:30 am
Benetan interesgarria Jone, Juan Martin sentitzea.. jajaj Agian kezkatu beharko zinateke jajajaja
MuxuU!! (LL)
natt -ek esandakoa:,
2009 Martxoa 4 @ 8:36 am
Zure iritziak liburua irakurtzeko gogoa sortzen dit. Euskera maila altua duzula ikusi ahal da testu honetan, segi horrela neskato!!.