Itsaslabarreko etxea – Egin beharrekoak
- Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
- 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
- Joanari zergatik gertatzen zaio hain nabarmen 16 urte dituelako uda hori? Ba al duzu Joanarekin antzekotasunik? Zein?
Ø Bai, liburu osoa irakurri dut. Hasieran ez zitzaidan batere gustatu ez zirelako gauza interesgarririk gertatzen baina gero, hobetzen joan zen. Joana itsaslabarreko etxera joan zenean lehenengo aldiz, hasi zitzaidan gustatzen liburua misterio apur bat agertzen zelako. Bukaera harrigarria da, ez nuen espero eta sorpresa handia hartu nuen baina ondo iruditu zait horrela amaitzea, eta ez bukatzea liburu guztien antzera.
Ø Joana, bere koaderno morea irakurriz 16 urte zituenean gertatu zitzaion gertakariak kontzatzen dite. Beti gustatu izan zaio itsaslabarrera joatea bera bakarrik igeri egiteko eta bere gauzetan pentsatzeko. Egun batean euria egiten ari zela harpa baten musika entzun zuen, eta inoiz ikusi ez zuen etxe batetik ateratzen zen. Hotza eta beldurraren ondorioz korrika joan zen bertatik baina koaderno morea erori zitzaion konturatu gabe. Bi egunen buruan, bere maiteminduarekin, Alainekin, joan zen bertara bere koaderno kuttuna berreskuratzeko. Baina Alain oso kuxkuxeroa zenez etxe barrura sartu ziren miatzera baina korrika joan ziren beldurra zela eta. Joanaren herriko festetan, norbaitek papertxo bat eman zion eta etxe horretara bueltatzeko gonbidapena zenez, Alainekin itsaslabarreko etxera joan zen. Bertan bi emakume zeuden batak Dolores izenekoa eta besteak esaten zuen Zorione Lope de Loizaga deitzen zela eta Joanaren amamak kontatutako istorioaren arabera, etxe horretako jabearen arreba zen. Honek, Joanaren amama kontatutako istorio bera kontatu zieten hauek biei. Kaiet Lope de Solaizek Ameriketan egon ondoren Lucille Saint-Angekin bueltatu zen, bere emaztea. Kontatu zieten Kaiet hil zela auto istripu batean eta Lucille erre egin zela bere etxearekin batera. Ikaraturik joan ziren Joana eta Alainek, baina azkenean neska konturatu zen emakume hark ez zela Zorione Lucille baizik. Alainek bere kabuz itzuli zen itsaslabarrera eta bueltatzen ez zenez Joanak bere bila joan zen. Ailegatu zenean Doloresek kontatu zion Lucille deabrua zela eta seme bat izan nahi zuela eta horretarako Alain erabiltzen ari zela, eta hori esan ondoren bere burua leihotik bota zuen. Joana Amainen bila joan zen beste logelara, baina etxea sutan hasi zen eta ezin izan zuen atera. Poliziak bakarrik aurkitu zuen Alain hilda eta Joana minduta ez beste besterik. Pentsatu zuten Joana gezurretan ari zela baina, orain arte igarotako denboran ez du inoiz ahaztu gertakari hori.

koldoirakasle -ek esandakoa:,
2009 Maiatza 28 @ 12:38 am
HEMEN EZ DUZUNEZ SARTU, IMAJINATZEN DUT POSTAZ BIDALIKO ZENIDALA… ORAIN BEGIRATUKO DUT, BAINA 3. EBALUAZIOA EZIN DA GAINDITU LIBURUKO LANA EGIN GABE, BADAKIZU.
koldoirakasle -ek esandakoa:,
2009 Maiatza 28 @ 12:41 am
EZ DUT EZER IKUSTEN….